Emakumezko preso politikoak gogoan izan dituzte unibertsitatean
Presoen Aldeko Taldeak (PAT)
[10.03.08 -
21:38]
Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, emakumezko euskal preso politikoek bizi duten egoera latza salatu da unibertsitatean.
Irakurgaia
Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna izanda, ezin ditugu euskal emakume preso politikoak ahaztu. Euskal preso politikoen egoera latza bada, presoa emakumea denean jasotzen duen tratua berezia da atxilotze momentutik.
Atxilotutako emakumeak torturaren aurrean askoz ere bulnerableagoak dira, eta gizonen aurka erabilitako ohiko tortura metodoez gain (kolpeak, akidu fisikoa, polsa, bainuontzia, elektrodoak, umiliazioak...), beraien aurka mota ugaritako irain eta bejazio sexualak erabiltzen dituzte.
Emakumea atxilotua dagoenean, bortxatua izatearen mehatxuak, haurdun uztearen mehatxuak, antzu geratzearen mehatxuak, etab. jasan behar ohi ditu.
Itaunketak polizia gizonezkoek burutzen dituzte beti, eta kasu askotan, emakumea biluzik mantentzen dute, bere gorputz osoa ukitzen dute... Emakumezko poliziaren bat agertzen bada, normalean emakume atxilotuari bere seme-alaben inguruko kustodiaz mehatxatzeko izaten da.
Tortura fisiko eta psikologiko horien bitartez, emakume horien osotasuna suntsitzea bilatzen dute. Metodo hauek ondorio sakona uzten dute emakumearengan, bere identitate sexuala eta harreman afektiboengan eraginez.
Baina emakume hauek hasieratik jasotzen duten tratamentu ezberdin eta berezi hau, presondegian dauden azken unera arte mantentzen ohi da, bere oinarrizko eskubideak urratuz, baina baita bere eskubide politikoak ere euskal preso politikoen diren heinean.
Dispertsio-politikaren helburu nagusia -gizaki hauek sozialki, politikoki eta kulturalki baztertzea edota isolatzea- emakumeekin lortzea askoz ere errazagoa da, espetxeratuak direnen kopurua gizonezkoa baino txikiagoa delako. Ezin dugu ahaztu espetxe gehienak gizonezkoentzat pentsatuak daudela. Bertan modulu edo gutxieneko esparru bat emakumeentzako moldatua izanda, ez dituzte emakumeentzako baldintzak betetzen.
Emakume batek medikuarengana edota ginekologoarengana jotzeko beharra duenean, espetxetik at dagoen zentro mediko batetara eraman behar izaten dute, kontsulta osoan zehar eskuburdinak jarrita egon behar izaten duelarik eta, sarritan, Goardia Zibila gelan bertan egoten delarik.
Beste puntu garrantzitsu bat amatasunarena da. Emakume hauek beraien haurrek hiru urte bete artean, beraiekin espetxean mantentzeko eskubidea jasotzen badute ere, askok leku hauetan bere seme-alabekin bizitzeari uko editen diote. Umeak haiekin edukitzeak bakarrik ez sentitzeko balio badu ere, emakume askok espetxean bere haurrarekin bizitzeari uko egiten dio leku hauek ez baitituzte ume baten bizi-baldintza gutxienekoak ere betetzen (porlanezko patioak, ez kulunkarik, ez jolastu ahal izateko gunerik, 2x4ko ziegak, ate elektriko eta zaratatsuak...).
Gainera, Euskal Herrian ez dago amentzako modulurik duen espetxerik eta Espainiako Estatuan soilik bi daude.
DAGOZKIEN ESKUBIDEEN JABE, EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!
|
|
|
| PUNTUEUS DOMEINUA |  | | | DESTINOAK | Euskal Preso Politikoen destinoak: info Espetxeen helbideak: info | | | AGENDA |
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- iraila: informazioa
>> EPPKren agiria
Irailak 11, larunbata
Manifestazio nazionala Bilbon.
Denontzat eskubide guztiak Euskal Herri osoan!
>> informazio gehiago
>> atxikimenduak
>> abestia [mp3]
Irailak 24, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
Irailak 26, igandea
Bat Egin Eguna Altsasu-Urdiainen.
Eskubide zibil eta politikoen aldeko jaia.
>> informazio gehiago
Irailak 27, astelehena
Gudari Eguna.
Irailak 29, asteazkena
Azken Asteazkena. Mobilizazioak unibertsitatean.
Urriak 16, larunbata
Autodeterminazioaren aldeko jaialdi nazionala Ordizian.
Autodeterminazioa gauzatzeko unea iritsi da!
>> informazio gehiago
|
| | |