Gerra zikinaren aurkako mobilizazioak deitu dira ostegunerako unibertsitatean
Presoen Aldeko Taldeak (PAT)
[10.03.14 -
17:29]
Jon Anzaren erailketaren harira deitutako Mobilizazio Egunaren baitan, errepresioa eta gerra zikinaren aurkako mobilizazioak burutuko dira ostegunean campus eta fakultate desberdinetan.
 Jon Anza euskal militante politikoaren gorpua agertu ondoren, azken hilabeteetan mahai gainean jarri dugun susmoa baieztatu baino ezin dugu egin. Jonen heriotzaren inguruan ematen ari diren bertsio sinesgaitzek Jonen heriotza gerra zikinarekin lotzera garamatza, eta desagerpenaren atzean Espainiako eta Frantziako aparatu errepresiboak daudela ziurtzat jotzen dugu.
Errepresio estrategiak euskal independentisten aurka jotzen dihardu molde guztiekin, horretarako tortura, espetxe, legez kanporatzea eta bortizkeria poliziala egunero erabiltzen dituelarik. Azken hilabeteetan lau militante independentistek salatu dute ustezko polizien eskutik bahituak, galdekatuak eta kolaboratzeko mehatxatuak izan direla. Urtea hasi denetik 21 euskal herritar torturatuak izan dira Ertzaintzaren, Guardia Zibilaren eta Espainiako Polizia Nazionalaren eskuetan.
Hau da egun Euskal Herriak bizi duen egoera, eta testuinguru errepresibo basati honetan soilik ulertu daiteke Jon Anzaren bahiketa eta hilketa. Gertaera larri hauen aurrean kalera irteteko deia egin nahi dugu. Horretarako, ostegun honetarako deitutako Mobilizazio Egunaren harira antolatutako protesta ekimenetan parte hartzeko deia egiten dugu:
- goizean, mobilizazioak unibertsitatean.
- iluntzean, mobilizazioak herrietan.
Errepresioa eta gerra zikina amaitu!
|
|
|
| PUNTUEUS DOMEINUA |  | | | DESTINOAK | Euskal Preso Politikoen destinoak: info Espetxeen helbideak: info | | | AGENDA |
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- iraila: informazioa
>> EPPKren agiria
Irailak 11, larunbata
Manifestazio nazionala Bilbon.
Denontzat eskubide guztiak Euskal Herri osoan!
>> informazio gehiago
>> atxikimenduak
>> abestia [mp3]
Irailak 24, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
Irailak 26, igandea
Bat Egin Eguna Altsasu-Urdiainen.
Eskubide zibil eta politikoen aldeko jaia.
>> informazio gehiago
Irailak 27, astelehena
Gudari Eguna.
Irailak 29, asteazkena
Azken Asteazkena. Mobilizazioak unibertsitatean.
Urriak 16, larunbata
Autodeterminazioaren aldeko jaialdi nazionala Ordizian.
Autodeterminazioa gauzatzeko unea iritsi da!
>> informazio gehiago
|
| | |