PORTADAALBISTEAKNORTZUK GARAEKIMENAKARGAZKIAKLOTURAKKONTAKTUARSS
Jon Anzaren erailketa salatu dute unibertsitatean
Presoen Aldeko Taldeak (PAT) [10.03.18 - 14:55]

Jon Anzaren erailketa salatzeko gaurko deitutako Mobilizazio Egunaren harira, mobilizazio eta ekintza anitz burutu dira campus eta fakultateetan.


La Casilla

Jon Anzaren erailketa salatu eta errepresioa eta gerra zikina amaitzeko eskatzeko mobilizazio eta ekintza anitz burutu dira Euskal Herriko campus eta fakultateetan gaurko deitutako Mobilizazio Egunaren baitan. Bide batez, Aresen Barne Sailaren debekuaren gainetik arratsaldean izango diren mobilizazioetan eta apirilaren 17an Donibane Lohizunen antolatutako manifestazio nazionalean parte hartzeko deia luzatu dute.


Leioa

Leioako campusean sarrera nagusiko atea kateatu dute eta olioa bota dute bertan. Beste sarreran giza katea egin dute auto eta autobusen sarrera galeraziz. Eguerdian, 200 ikasle, irakasle eta langilek manifestazioa burutu dute campusean zehar. Honen amaieran Jon Anzari omenaldi xumea egin diote.

Bitartean, kontzentrazioak burutu dira Arangoitiko Magisteritza Eskolan eta San Mameseko Ingeniarien Goi Eskolan, 60 eta 20 pertsona bilduz hurrenez hurren. La Casillako Ingeniari Teknikoen Eskolan, ordea, omenaldi xumea egin diote Jon Anzari.


Gasteiz

Gasteizko campusean, berriz, goizean goizetik ertzaintzaren bi furgoneta ibili dira fakultatez fakultate Jonen erailketa salatzen zuten pankarta eta kartel guztiak kenduz. Ertzainek eguerdiko 12:00etarako deituta zegoen manifestazioa debekatua zela adierazi diete eta hortik aurrera hiru furgoneta eta kotxe bat agertu dira. Horrez gain, Filologia fakultatean kalez jantzitako hainbat polizia ibili direla salatu dute. Egoera ikusita, asanbladan bildutako 150 pertsonek manifestazioa bertan behera utzi eta Jonen hilketa salatzen jarraitzeko deia egin dute.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 12:00etan 55 pertsonako manifestazio bat burutu da. Manifestazioan zehar Jon Anzaren aldeko oihuak eta PSOEren aurkako garrasiak bota dira. Amaieran, ekitaldi bat antolatu da. Komunikatu bat irakurri eta eusko gudariak abestu ondoren Jonen ohorez aurresku bat egin da. Mondragon Unibertsitatean ere mobilizazioak burutu dira.


Errepresioa eta gerra zikina amaitu!
Jon Anza euskal militante politikoaren gorpua agertu ondoren, azken hilabeteetan mahai gainean jarri dugun susmoa baieztatu baino ezin dugu egin. Jonen heriotzaren inguruan ematen ari diren bertsio sinesgaitzek Jonen heriotza gerra zikinarekin lotzera garamatzate, eta desagerpenaren atzean Espainiako eta Frantziako aparatu errepresiboak daudela ziurtzat jotzen dugu.

Orain arte frantziar instantzia judizialek alboratu duten hipotesi bakarra, berak defendaturikoa dela oraindik onartu ez duen espainiar Barne Ministroak harreta beste leku batean kokatu nahi izan du, "Estatuko Segurtasun Indarrak iraindu dituztenak" mehatxatuz. Rubalcaba jaunak egin beharko lukeena 2009ko apirilaren 18tik 29ra Jon Anzarekin zer egin zuten argitzea da. Rubalcaba berak eta espainiar eta frantziar gobernuek ondotxo dakite zer jazo zen egun horietan eta horixe da bertsio ofizial sinesgaitz honekin estali nahi dutena.

Errepresio estrategiak euskal independentisten aurka jotzen dihardu molde guztiekin, horretarako tortura, espetxe, legez kanporatzea eta bortizkeria poliziala egunero erabiltzen dituelarik. Azken hilabeteetan lau militante independentistek salatu dute ustezko polizien eskutik bahituak, galdekatuak eta kolaboratzeko mehatxatuak izan direla. Urtea hasi denetik 21 euskal herritar torturatuak izan dira Ertzaintzaren, Guardia Zibilaren eta Espainiako Polizia Nazionalaren eskuetan.

Hau da egun Euskal Herriak bizi duen egoera, eta testuinguru errepresibo basati honetan soilik ulertu daiteke Jon Anzaren bahiketa eta hilketa. Hala ere, inork gaitu abiatu dugun bidetik aterako. Gure apustua argia eta zehatza da, Prozesu Demokratikoaren oinarriak indartzen ari gara herri aktibazioan eta indar metaketan urratsak emanez. Honen bidez Estatua era guztietara ekidin nahi duen eremura eramango dugu: konfrontazio politiko eta demokratikoaren eremura.

Gertaera larri hauen aurrean kalera irteteko deia egin nahi dugu. Horretarako, gaur arratsaldean herrietan burutuko diren protesta ekimenetan eta apirilaren 17an Donibane Lohizunen antolatutako manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egiten dugu.


La Casilla



BEREZIAK







PUNTUEUS DOMEINUA

DESTINOAK
Euskal Preso Politikoen destinoak: info
Espetxeen helbideak: info
AGENDA
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- iraila: informazioa
>> EPPKren agiria

Irailak 11, larunbata
Manifestazio nazionala Bilbon.
Denontzat eskubide guztiak Euskal Herri osoan!
>> informazio gehiago
>> atxikimenduak
>> abestia [mp3]

Irailak 24, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.

Irailak 26, igandea
Bat Egin Eguna Altsasu-Urdiainen.
Eskubide zibil eta politikoen aldeko jaia.
>> informazio gehiago

Irailak 27, astelehena
Gudari Eguna.

Irailak 29, asteazkena
Azken Asteazkena. Mobilizazioak unibertsitatean.

Urriak 16, larunbata
Autodeterminazioaren aldeko jaialdi nazionala Ordizian.
Autodeterminazioa gauzatzeko unea iritsi da!
>> informazio gehiago
LOTURAK







LA HAINE SAREA







COPYLEFT 2010 | MUNDURAT SAREAN OSTATATUA