Datorren asteazkenean presoen ikasteko eskubidearen aldeko ekimenak unibertsitatean
ikasteko eskubidearen jabe!
[10.03.25 -
10:45]
Datorren asteazkenerako presoen ikasteko eskubidearen aldeko mobilizazioak antolatu dira unibertsitatean. Bitartean, UPNAn sinadura bilketa burutzen ari dira egunotan.
 Martxoaren 31n, hilabeteko Azken Asteazkenarekin bat eginez, euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen aldeko mobilizazioak burutuko dira Euskal Herriko campus eta fakultate desberdinetan. Hona hemen deialdietako batzuk:
- Leioako campusa: 11:30etan, kafetegian.
- Bilboko Ingeniari Eskola (San Mames): 14:00etan, G eraikinaren sarreran.
- Gasteizko campusa: 12:00etan, Aularioan.
UPNA/NUPen sinadura bilketa
Bitartean, UPNA/NUPen berriki abiatutako euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen aldeko ekimenaren baitan, sinadurak jasotzeko mahaiak jarriko dituzte aste honetan eta hurrengoan:
Aulategian:
- Martxoak 24, 25 eta 26, 11:00etatik 13:00etara.
- Martxoak 31, 10:00etatik 11:30etara.
Sarion:
- Martxoak 31, 10:00etatik 11:30etara.
>> informazio gehiago: www.ikastekoeskubidea.info
|
|
|
| PUNTUEUS DOMEINUA |  | | | DESTINOAK | Euskal Preso Politikoen destinoak: info Espetxeen helbideak: info | | | AGENDA |
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- iraila: informazioa
>> EPPKren agiria
Irailak 11, larunbata
Manifestazio nazionala Bilbon.
Denontzat eskubide guztiak Euskal Herri osoan!
>> informazio gehiago
>> atxikimenduak
>> abestia [mp3]
Irailak 24, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
Irailak 26, igandea
Bat Egin Eguna Altsasu-Urdiainen.
Eskubide zibil eta politikoen aldeko jaia.
>> informazio gehiago
Irailak 27, astelehena
Gudari Eguna.
Irailak 29, asteazkena
Azken Asteazkena. Mobilizazioak unibertsitatean.
Urriak 16, larunbata
Autodeterminazioaren aldeko jaialdi nazionala Ordizian.
Autodeterminazioa gauzatzeko unea iritsi da!
>> informazio gehiago
|
| | |