PORTADAALBISTEAKNORTZUK GARAEKIMENAKARGAZKIAKLOTURAKKONTAKTUARSS
Unibertsitateetako Elkartasun Eguna ospatuko da apirilaren 15ean
Presoen Aldeko Taldeak (PAT) [10.03.31 - 13:32]

PATek antolatuta, apirilaren 15ean, osteguna, unibertsitateetako Elkartasun Eguna ospatuko da, egun horretarako Madrileko espetxe batetara martxa eta jaialdia antolatu direlarik.


Elkartasun Eguna

Presoen Aldeko Taldeek (PAT) antolatuta apirilaren 15ean, osteguna, unibertsitateetako Elkartasun Egun bateratua ospatuko da. Euskal Preso Politikoen Kolektiboa pairatzen ari den egoera ankerraren aurrean, elkartasunaren beharra praktikara eraman eta Madrileko espetxe batetara martxa burutuko da egunean zehar. Autobusa Bilbo eta Gasteiztik aterako da eta jadanik izena eman daiteke Bilboko Errondabide eta Kirruli tabernetan, Gasteizko Erdizka tabernan edo unibertsitateetan PATeko kideen bitartez.

Gauean, berriz, jaialdia egingo da Gasteizko gaztetxean 20:00etatik aurrera. Eguna borobiltzeko, ekitaldi politikoaz gain, pintxo eta bokatak, Ze Esatek! eta Zaplastako taldeen zuzeneko emanaldiak eta parranda goizeko ordu txikiak arte ziurtatuta egongo dira.


TALDEAK

Zaplastako 2006aren bukaeran Lizarran sortutako talde metaleroa da. Ez dute estilo bakar bat lantzen, taldekide bakoitzak bere estilo propioa du eta estilo horien nahasketa da Zaplastako.
www.myspace.com/zaplastako

Ze Esatek! Euskal Herri osoa dantzan jarri duen taldea dugu. Bere 50 kontzertuko bira latzaren ostean, lokomotora bueltan da inoiz baino egur gehiago emateko asmoz eta bere maitasuna Mirentxu Azkarateri deklaratzeko asmoz.
www.myspace.com/zeesatektaldea


AMNISTIA ASTEA

Astean zehar, berriz, eta urtero bezala, Gasteizko campusean Amnistia Astea ospatuko dute Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoari irtenbidea emateko amnistia eta askatasuna ezinbestekoak direla aldarrikatzeko.


EGITARAUA

Apirilak 13, asteartea
- Amnistiaren Aldeko Futbito Txapelketa Magis-eko futbol zelaian.

Apirilak 14, asteazkena: Ikasle Presoen Eguna
- 9:00etan, presoei idatzi Magis-en.
- 12:00etan, triki-poteoa Magis-etik.
- 14:30etan, herri bazkaria.
- bazkalostean, ekitaldia eta bazkaria.
- ondoren, jolasak.

Apirilak 15, osteguna: Elkartasun Eguna
Egunean zehar, martxa espetxe batetara *:
- ekitaldia
- musika
- elkartasuna
- dantzak

20:00etatik aurrera, jaialdia Gasteizko gaztetxean:
- kontzertuak: Ze Esatek! + Zaplastako
- ekitaldi politikoa
- bokatak eta pintxoak
- gaupasa

* autobusa Bilbo eta Gasteiztik. Izena emateko:
- Bilbo: Errondabide eta Kirruli
- Gasteiz: Ikasle Gelak eta Erdizka
- Unibertsitateak: PAT

BEREZIAK







PUNTUEUS DOMEINUA

DESTINOAK
Euskal Preso Politikoen destinoak: info
Espetxeen helbideak: info
AGENDA
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- iraila: informazioa
>> EPPKren agiria

Irailak 11, larunbata
Manifestazio nazionala Bilbon.
Denontzat eskubide guztiak Euskal Herri osoan!
>> informazio gehiago
>> atxikimenduak
>> abestia [mp3]

Irailak 24, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.

Irailak 26, igandea
Bat Egin Eguna Altsasu-Urdiainen.
Eskubide zibil eta politikoen aldeko jaia.
>> informazio gehiago

Irailak 27, astelehena
Gudari Eguna.

Irailak 29, asteazkena
Azken Asteazkena. Mobilizazioak unibertsitatean.

Urriak 16, larunbata
Autodeterminazioaren aldeko jaialdi nazionala Ordizian.
Autodeterminazioa gauzatzeko unea iritsi da!
>> informazio gehiago
LOTURAK







LA HAINE SAREA







COPYLEFT 2010 | MUNDURAT SAREAN OSTATATUA