Kronika: Elkartasuna Eguna / Gasteizko Amnistia Astea
Presoen Aldeko Taldeak (PAT)
[10.04.16 -
12:48]
Guardia Zibilen oztopoen gainetik, euskal preso politikoekiko elkartasuna espetxera iritsi zen atzoko egunean zehar. Gauean, berriz, Gasteizko gaztetxea txiki geratu zen ospatutako Elkartasun Jaialdian.

Elkartasun Eguneko ekitaldia Apirilak 13: Amnistiaren Aldeko Futbito Txapeleta
Goizeko 10:30etan, futbito txapelketari hasiera eman zitzaion. Zazpi talde apuntatu ziren eta guztira 80 lagunek hartu zuten parte. Egun guztian zehar, musika, luntxa eta sagardo kupela egon ziren eta giro ezinhobea sortu zen. Arratsaldeko 16:00etan amaitu zen txapelketa eta irabazleek Elkartasun Jaialdirako sarrera izan zuten opari gisa.
Apirilak 14: Ikasle Presoen Eguna
Egunari hasiera emateko Magisteritzako sarreran mahaitxo bat jarri zen Zumai Olalde eta Iker Araguasi idazteko aukera eskaintzen zuten postalekin. 12:30etan, fakultateetan zehar trikipotea hasi zen. Hasieran jende gutxi agertu zen arren, azkenean 30 lagun inguru bildu ziren Zumai eta Araguasen argazkiekin. 15:00etan herri bazkariari hasiera eman zitzaion. Guztira 45 pertsona hurbildu ziren eta bapo bazkaldu ondoren, ekitaldia eta argazkia egin ziren.
Apirilak 15: Elkartasun eguna
Bilbotik 4:30etan atera da autobusa, Gasteizera 05:15etan heldu eta bertatik 05:45etan atera gara Madrilerantza.
Lehenengo geltokia Estremera izatea erabaki dugu, gero Valdemoro eta Soto del Realera joateko asmoz. 11:00ak inguruan heldu gara eta autobusetik ikurrinak, megafonoa eta txalaparta atera ostean kartzelako inguruetara hurbildu gara, sarrerako zaindariek espetxeko esparruan sartzeko baimenik izan ezean sarrera dekatu baitugute. 12:00ak arte han ibili gara oihu eta oihu eta txalaparta joaz. Guk ez ditugu haiek entzun, baina geroago, senideek entzun gaituztela jakinarazi digute.
12:20etan autobusera iritsi gara eta han egon dira 15 guardia zibil inguru gure zain. Lehendik autobus gidaria inkordiatzen ibili dira, eta guri hasiera batean autobusera sartzen utzi digute inolako eragozpen edota identifikaziorik gabe. Baina berehala autobusera sartu dira eta identifikazio dokumentuak prestatzen joateko agindu digute, zergatia galdetuta arrazoia identifikazioa bera omen zela. Aurretik atzera joan dira orri batean eskuz pertsona bakoitzaren datuak idazten.
Irrati elkarrizketa bat egiten ari zen lagun bati telefonoa eskegitzeko agindu diote, debeku honi telefono guztiak kentzeko mehatxuak jarraitu dio. Hurrena, lagun bat jeitsiarazi dute, berriz identifikatu eta bera eta bere gauza guztiak miatu dituzte. Gero beste bat, eta atzetik beste bat jeitsi gaituzte autobusetik banan-banan, eta bukatzen zutenean errepidearen beste aldera bidali eta autobusari bizkarrez lurrean eserrarazi gaituzte. Horrela guztiokin.
Galdekatu egin gaituzte martxa nork antolatu duen, zergatik hartu dugun parte, zenbat ordaindu dugun... Batzuoi zein erakundetako kide garen galdetu digute -behin eta berriz ea Segikoak ote garen, talde feministaren batekoak garen, Korrikara joan garen, zergatik atxilotu gintuzten eta abar-, beraiekin "barruan" bukatu nahi dugun, ea tontoak garen...
Neska bati ea inoiz halako batean izan zen galdetu diote eta honek ezetz esan die. Datuak pasatuta beste gauza batean identifikatua izan zela jakin duenean, “me ha mentido, la hija de puta no es virgen” esan du batek. Mutil bati lepo atzean zaplaztekoak eman eta “¿tú qué eres, el listillo de aquí? la próxima vez que nos veamos no será en estas condiciones” esanez mehatxatu dute. Argazki kameretako tarjetak kendu eta dena ezabatu dute.
Bi ordu eta erdiz izan gaituzte, hasieran pixa egitea ere debekatu digute, zelaian eginez gero berriz identifikatu eta salatuko gintuztela mehatxatuz. Gero banaka-banaka mutilak zelaian bertan eta neskak muinotxo baten atzera bidali gaituzte pixa egin genezan.
Bukatu dutenean autobusera sartzeko agindu digute, heietako bat berriz igo da arduradunaren izena eskatuz, terrorismoaren gorazarreaz salatuko gintuztela; bat ez bazen, guztiak. Arduradun bakar bat ez zegoela eta guztiok solidario ginela esan diegu guk.
Generamatzan gauza batzuk terrorismoari gorazarrea egin ziezaieketela esanda, kenduko zizkigutela esan digute. Bi pertsona autobusetik jeitsi dira zer kendu diguten ikusteko: megafonoa, “maite zaituztegu. Dagozkien eskubideen jabe, euskal presoak Euskal Herrira!” eta “Amnistia, askatasuna!” zioten pankartak eta euskal presoen Euskal Herriratzearen aldeko lau banderola. Banderola guztiak kendu beharrean eredu bana hartzeko esan diegu. Ikurrinak ere eraman ditugu, baina hauek maleteoan utzi izanak harritu egin gaitu; guardia zibilek esan dute bandera “español” horiek ez dituztela hartuko. Gero benderolak lotuta zeuden makilak berreskuratu nahi genituela esan eta guztia zegoen bezala aztertzera bidaliko zutela erantzun digute, eta ostera banaka Madrilera deituko gintuztela mehatxatu gaituzte.
Handik nora gindoazen galdetuta, etxera, Euskal Herrira gindoazela esan diegu. Ea non dagoen burlatu zaizkigu, eta iparralderago dagoela erantzun diegu, eta hori intoxikazio mentala dela esan dute haiek. Materiala ikustera jaitsi garen bi lagunak arduradun egingo gaituztela esan digute, eta solidarioak izango ginela erabaki eta beraiekin hala egitea adostua genuela esan diegunean, “a mi qué cojones me cuentas” erantzun digute. Autobusera igotzen ari ginela “ongi ibili” esan digu batek.
15:00etan Gasteizerako bidean ginen. Autobusean geundela, gauzak ikuskatu ditugu eta lau laguni EHNA falta zitzaiela ohartu gara. Bocegillasen geratu gara bazkaltzeko.

Elkartasun Eguneko ekitaldia 20:30etan iritsi gara Gasteizera eta segituan gaztetxera abiatu gara gaueko Elkartasun Jaialdian parte hartzeko. Bitartean, lagun batzuk Ertzaintzaren komisaldegira jo dugu guardia zibilek EHNA lapurtu digutela salatzeko, baina dokumentu ofiziala ez den aitzakiapean, salaketarik ezin izan dugu jarri.
Jaialdia 21:00etan hasi da gaztetxean. Jendea gerturatzen joan ahala, Lizarrako Zaplasteko talde gaztea eszenatokira igo da. Euren doinu metalero eta indartsuekin giroa berotzea lortu dute martxan parte hartu duten lagunek bidaiko gora-beherak azaltzen zituzten bitartean.
Lehen taldeak bukatuta, atsedenean ekitaldi politikoa burutu da. Lehenik eta behin, Gasteizko unibertsitateko kide ziren Aranba eta Trujo militante eroriei omenaldi xumea egin zaie bertso eta lore-eskaintza batekin. Ondoren, euskal preso politikoek bizi duten egoera lazgarria eta elkartasunaren kriminalizazioaren adibide izan den azken sarekada salatu dira. Honen harira, bakarlari batek Koiuntura taldearen "Askatasunaren haizea" abestia jo du dagoeneko beteta zegoen gaztetxea kantuan jarriz. Gero, euskal presoek espetxean ikasteko dituzten eragozpenak salatu eta datozen asteetan ekimen berriak antolatuko direla jakinarazi da. Ekitaldiari bukaera emateko, dagoeneko martxan den prozesu demokratikoaren bidean elkartasuna oinarritzat hartuz elkarrekin borrokan jarraitzeko beharra aldarrikatu da.
Kontzertuei bukaera emateko asmoz, Ze Esatek! taldekoak taularatu dira 23:00ak inguruan. 10 kide izanik leku gutxi izan arren, ez da oztopo izan zuten dena eman eta gaztetxe osoa dantzan eta saltoka jartzeko. Nahi baino lehen bukatu behar izan dute emanaldia dagoeneko ezinbesteko bihurtu den Miren Azkarateren omenezko amodio kanta abestuz. Festa, baina, ez da orduan bukatu, jendea ordu txikiak arte gelditu baita Alde Zaharreko tabernetan eta gaztetxean.

Ze Esatek! Elkartasun Egunean
|
|
|
| PUNTUEUS DOMEINUA |  | | | DESTINOAK | Euskal Preso Politikoen destinoak: info Espetxeen helbideak: info | | | AGENDA |
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- iraila: informazioa
>> EPPKren agiria
Irailak 11, larunbata
Manifestazio nazionala Bilbon.
Denontzat eskubide guztiak Euskal Herri osoan!
>> informazio gehiago
>> atxikimenduak
>> abestia [mp3]
Irailak 24, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
Irailak 26, igandea
Bat Egin Eguna Altsasu-Urdiainen.
Eskubide zibil eta politikoen aldeko jaia.
>> informazio gehiago
Irailak 27, astelehena
Gudari Eguna.
Irailak 29, asteazkena
Azken Asteazkena. Mobilizazioak unibertsitatean.
Urriak 16, larunbata
Autodeterminazioaren aldeko jaialdi nazionala Ordizian.
Autodeterminazioa gauzatzeko unea iritsi da!
>> informazio gehiago
|
| | |