PORTADAALBISTEAKNORTZUK GARAEKIMENAKARGAZKIAKLOTURAKKONTAKTUARSS
Azken atxiloketak salatu dituzte Leioako campusean
Ukberri.net [10.04.15 - 15:27]

Azken sarekadan atxilotutako Erramun Landa Arte Ederretako irakaslearen eta besteen atxiloketa salatu dute Leioako campusean.

Guardia Zibilaren esku, inkomunikatuta, jarraitzen dute atzo atxilotutako hamar herritarrek. Euren egoerari dagokionez, Erramun Landa eta Saioa Agirre Basurtuko erietxera eraman behar izan dituzte: aurrena, Leioa eta Erandioko campusean Arte Ederretako Pintura Saileko irakaslea, 0:18an; eta bigarrena, Sopelako Zipiriñe ikastetxeko irakasle zornotzarra, 3:18an. Landak gaixotasun larria dauka, diabetea hainbat iturriren arabera. Atzo haren sendiak habeas corpus eskaera egin zuen Bilboko Auzitegian, atxilotua ahal den azkarren eraman dezaten epailearen aurrera. Basurtun alta eman diotela aipatu du bere anaia Karmelo Landak. EHUko Arte Ederretako dekanoak eta Erramunen senide, lankide eta lagunek agerraldia egin dute hedabideen aurrean, fakultatean bertan, eta elkartasuna agertu diote. Haren anaia Karmelo Espainiako Estatuaren "totalitarismo faxista" salatu du. Eguerdian ere prentsaurrekoa ematen ari zen Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroari erantzunez, familiak azaldu du Erramun Landa ez dela etakidea; "euskalduna, margolari ona eta irakasle ona baino ez da". Argazkian, dozenaka ikasle, senide, lankide eta lagunek erakutsi diote elkartasuna Erramun Landari eta gainontzeko atxilotuei, prentsaurrekoan zein ondorengo elkarretaratzean. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Bitartean, Rubalcabak adierazi du Arantza Zulueta, Iker Sarriegi eta Jon Enparantza abokatuak atzo Guardia Zibilak atxilotutako hamar lagunen taldeko buruak direla, eta beste zazpi lagunak haien laguntzailetzat jo ditu -Naia Zuriarrain, Erramun Landa, Saioa Agirre, Jose Luis Gallastegi, Asier Etxabe, Juan Mari Jauregi eta Joxe Domingo Aizpurua-. Bilbon, Hernanin, Sopelan, Gernika-Lumon, Azpeitian, Donostian eta Usurbilen atzeman zituzten. "Abokatuek zati bat euren lanbideko zereginetarako erabiltzen zuten eta bestea ETArentzat gauza batzuk egiteko", adierazi du gaur Rubalcabak. Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak leporatu diena egotzi die ministroak denei: "ETAren mezulari izatea, erakunde armatuko kideen zein laguntzaileen ihesak kudeatzea, etakide berriak lortzea eta ETAren iraultza zerga-ren ordainketetan parte hartzea".

BEREZIAK







PUNTUEUS DOMEINUA

DESTINOAK
Euskal Preso Politikoen destinoak: info
Espetxeen helbideak: info
AGENDA
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- iraila: informazioa
>> EPPKren agiria

Irailak 11, larunbata
Manifestazio nazionala Bilbon.
Denontzat eskubide guztiak Euskal Herri osoan!
>> informazio gehiago
>> atxikimenduak
>> abestia [mp3]

Irailak 24, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.

Irailak 26, igandea
Bat Egin Eguna Altsasu-Urdiainen.
Eskubide zibil eta politikoen aldeko jaia.
>> informazio gehiago

Irailak 27, astelehena
Gudari Eguna.

Irailak 29, asteazkena
Azken Asteazkena. Mobilizazioak unibertsitatean.

Urriak 16, larunbata
Autodeterminazioaren aldeko jaialdi nazionala Ordizian.
Autodeterminazioa gauzatzeko unea iritsi da!
>> informazio gehiago
LOTURAK







LA HAINE SAREA







COPYLEFT 2010 | MUNDURAT SAREAN OSTATATUA