PORTADAALBISTEAKNORTZUK GARAEKIMENAKARGAZKIAKLOTURAKKONTAKTUARSS
PATek UPV eta Aresen arteko akordioa salatu du
Presoen Aldeko Taldeak (PAT) [10.04.23 - 13:04]

UPV eta Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailaren arteko akordioak unibertsitate polizial batetara garamatzala salatu du PATek.

Unibertsitateko antolakunde antierrepresibo gisa, UPV eta Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailaren artean sinatutako akordioak suposatzen duen jauzi errepresiboaren aurrean PATek ez du isilik gelditzeko asmorik.

Euskal gizartearen islada eta pentsamendu kritikoaren tenplua izanik, unibertsitatea borroka eta aldarrikapen anitzen lekukoa dugu: inposatu nahi diguten hezkuntza sistema neoliberal arrotzaren aurkako borroka, ikasle presoen eta euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen aldeko ekimenak, herri honek bizi duen errepresio latzaren aurkako mobilizazioak, ikasleon eskubideen aldeko grebak...

Baina unibertsitatean, herrietan, kalean bezala, herri mugimenduaren aldarrikapenak isildu nahi dituzte. UPVko agintariek aldarrikapen desberdinen aurrean zelan erantzun jakin ez eta indarkeria eta errepresioa dute lanabes bakarra. Euren ezinaren adibide bat besterik ez da.

Ongizate eta segurtasunaren izenean sinatutako akordio berri hau izango da, hain zuzen ere, unibertsitatean segurtasun eza ekarriko duena. Ertzaintzak baimenik eskatu gabe edozein eremutan egoteko eskubidea izateaz gain, beraien ikerketa ezberdinetarako baliagarriak izan ahal zaizkien datuak eskuratu ahal izango ditu unibertsitateko datu-base edo bideo-kamerak erabiliz, unibertsitate-komunitatearenganako eta bereziki ikasleriarenganako kontrol sozialean urrats nabarmenak emanez.

Unibertsitateko errepresioaren aurkako ikasleok, unibertsitate-komunitateari eta ikasleriari akordio errepresibo honen aurka azaldu eta antola litezkeene protesta-ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen diogu.

UPV-ARES AKORDIOA = CAMPUS POLIZIALA
INDAR POLIZIALAK CAMPUSETIK KANPORA!


BEREZIAK







PUNTUEUS DOMEINUA

DESTINOAK
Euskal Preso Politikoen destinoak: info
Espetxeen helbideak: info
AGENDA
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- iraila: informazioa
>> EPPKren agiria

Irailak 11, larunbata
Manifestazio nazionala Bilbon.
Denontzat eskubide guztiak Euskal Herri osoan!
>> informazio gehiago
>> atxikimenduak
>> abestia [mp3]

Irailak 24, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.

Irailak 26, igandea
Bat Egin Eguna Altsasu-Urdiainen.
Eskubide zibil eta politikoen aldeko jaia.
>> informazio gehiago

Irailak 27, astelehena
Gudari Eguna.

Irailak 29, asteazkena
Azken Asteazkena. Mobilizazioak unibertsitatean.

Urriak 16, larunbata
Autodeterminazioaren aldeko jaialdi nazionala Ordizian.
Autodeterminazioa gauzatzeko unea iritsi da!
>> informazio gehiago
LOTURAK







LA HAINE SAREA







COPYLEFT 2010 | MUNDURAT SAREAN OSTATATUA