PORTADAALBISTEAKNORTZUK GARAEKIMENAKARGAZKIAKLOTURAKKONTAKTUARSS
Euskal presoen ikasteko eskubidea defendatu dute unibertsitatean
ikasteko eskubidearen jabe! [10.04.28 - 14:56]

Apirileko Azken Asteazkenaren harira, euskal presoen ikasteko eskubidearen aldeko ekimenak burutu dira unibertsitatean. Atzo ere mobilizazioa egin zuten Gasteizko campusean.


Leioako campuseko kontzentrazioa (CC-By ukberri.net)

Hilabeteko Azken Asteazkenarekin bat eginez, euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen aldeko ekimen desberdinak burutu dira Euskal Herriko campus eta fakultate anitzetan.

Kontzentrazio bana burutu dituzte UPNA/NUP, Ibaeta eta Leioako campusetan eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Bitartean, Bilboko Magisteritza Eskolan (Arangoiti) eta Ingeniari Teknikoen Eskolan (La Casilla) panel informatiboak eta kartelak jarri dira.

Atzo, berriz, Araban ospatzen den San Prudentzio eguna dela-eta, apirileko Azken Asteazkenaren bezperan 20 bat ikasle mobilizatu ziren Gasteizko campusean euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen alde. Bestalde, Gasteiztik salatu zutenez, mobilizaziora deitzeko jarritako kartel eta pankarta guztiak kendu zizkieten, beste kartel guztiak ikutu ere egin ez zituztelarik.


Gasteizko campuseko atzoko kontzentrazioa

Mobilizazioetako irakurgaia:
Abenduaren 16an Leioako campusean eskainitako prentsaurrekoan salatu genuenez, euskal preso politikoek ikasteko eskubidea urratuta dute. Espainiar espetxeetan dauden euskal presoek debekatuta daukate UPV/EHUn edo UPNA/NUPen ikastea, ikasketak UNEDen bidez eta gaztelaniaz burutzera behartzen dituztelarik. Frantziar kartzeletan dauden euskal preso politikoen kasuan, orain arte UPV/EHUn ikasteko aukera bazuten, ikasturte honetatik aurrera ezinezkoa izango zaie ikasketekin jarraitzea.

Unibertsitate-eremuko 600 ikasle, 160 irakasle, 20 langile (AZP) eta 12 eragileren babesa jaso zuen adierazpen hartan, UPV/EHUko Errektorea den Iñaki Goirizelaiari eskatzen genion Espetxeetako Zuzendaritzarekin hartu-emanak izaten saiatzeko, 2005eko urriaren 28an UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak aho batez adostutako Protokoloa oinarri hartuta, presoek UPV/EHUn ikastea ahalbidetuko zuen akordioa gauzatzeko helburuari helduz.

Honen harira, urtarrilean UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak presoek unibertsitatean ikasteko eskubidearen aldeko adierazpena onartu zuen eta jakin badakigu ere Iñaki Goirizelaia saiatu izan dela Espetxeetako Zuzendaritzarekin harremanetan jartzen isiltasuna erantzun gisa jasoz.

Egoera honen aurrean, unibertsitate-eremuko ikasle, irakasle, langile eta eragileok Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arduradun nagusi diren Isabel Celaá Diéguez eta Alberto Catalán Higueras Hezkuntza Sailburuei eskatzen diegu Espetxeetako Zuzendaritzarekin beharrezko harremanak izateko ahalegin guztiak egin ditzatela presoek nahi duten unibertsitatean euskaraz ikastea ahalbidetuko duen hitzarmena sinatzeko helburua gauza dadin.

IKASTEKO ESKUBIDEAREN JABE, EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!

BEREZIAK







PUNTUEUS DOMEINUA

DESTINOAK
Euskal Preso Politikoen destinoak: info
Espetxeen helbideak: info
AGENDA
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- iraila: informazioa
>> EPPKren agiria

Irailak 11, larunbata
Manifestazio nazionala Bilbon.
Denontzat eskubide guztiak Euskal Herri osoan!
>> informazio gehiago
>> atxikimenduak
>> abestia [mp3]

Irailak 24, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.

Irailak 26, igandea
Bat Egin Eguna Altsasu-Urdiainen.
Eskubide zibil eta politikoen aldeko jaia.
>> informazio gehiago

Irailak 27, astelehena
Gudari Eguna.

Irailak 29, asteazkena
Azken Asteazkena. Mobilizazioak unibertsitatean.

Urriak 16, larunbata
Autodeterminazioaren aldeko jaialdi nazionala Ordizian.
Autodeterminazioa gauzatzeko unea iritsi da!
>> informazio gehiago
LOTURAK







LA HAINE SAREA







COPYLEFT 2010 | MUNDURAT SAREAN OSTATATUA