Maiatzaren 19rako bideo-emanaldia eta elkarretaratzea antolatu ditu Arangoitiko PATek
Arangoitiko PAT
[10.05.12 -
19:00]
Kurtso honetan gertatutako gauza guztiak salatzeko helburuarekin kurtsoko azken mobilizazioa izango denean parte hartzera deitu du Arangoitiko Presoen aldeko Taldeak hurrengo astezkenerako.
 Ehunka arrazoi ditugu mobilizatzeko, milaka motibo borrokatzen jarraitzeko, miloika gauza aldatzeko... Asko dira kurtso honetan gertatutako onartezinak diren gauzak: gerra zikina, mahai nazionalaren atxiloketa, torturak, gazteria independentistaren aurkako sarekada, sakabanaketa, espetxe politika ankerra, bortizkeria poliziala, senideen aurkako jazarpena, inkomunikazioa, preso politikoen eskubideen ukazioa, errepresioa, elkartasunaren kontrako gurutzada, Jon Anzaren gorpuaren agerpena, UPV-Ares arteko sinatu berri den akordioa, komunikabideen zentsura eta informazioa eza...
Hau guztia, presoen ikasteko eskubidea eta Arangoitiko ikasleak diren Araitz Zubimendi eta Nahaia Aguado ahaztu gabe, aski dela esateko unea iritsi dela diote PAT taldetik. Biltzeko eta mobilizatzeko momentua iritsi da!
Hori guztia salatzeko, Arangoitiko Magisteritza Eskolako Presoen Aldeko Taldeak maiatzaren 19an egingo diren bideo-emanaldi eta kontzentrazioan parte hartzeko gonbidapena luzatu du.
Aski da!
Euskal presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe!
|
|
|
| PUNTUEUS DOMEINUA |  | | | DESTINOAK | Euskal Preso Politikoen destinoak: info Espetxeen helbideak: info | | | AGENDA |
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- iraila: informazioa
>> EPPKren agiria
Irailak 11, larunbata
Manifestazio nazionala Bilbon.
Denontzat eskubide guztiak Euskal Herri osoan!
>> informazio gehiago
>> atxikimenduak
>> abestia [mp3]
Irailak 24, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
Irailak 26, igandea
Bat Egin Eguna Altsasu-Urdiainen.
Eskubide zibil eta politikoen aldeko jaia.
>> informazio gehiago
Irailak 27, astelehena
Gudari Eguna.
Irailak 29, asteazkena
Azken Asteazkena. Mobilizazioak unibertsitatean.
Urriak 16, larunbata
Autodeterminazioaren aldeko jaialdi nazionala Ordizian.
Autodeterminazioa gauzatzeko unea iritsi da!
>> informazio gehiago
|
| | |