-PATen albisteak
-nortzuk gara
-taldeak
-historia
-lan ildoak
-argazkiak
-kontaktua


-AAM
-Askatasuna
-Etxerat
-EPPK
-Ibaetako Foroa
-kolaboratzaileak
-bestelakoak


-eguneko albisteak
-informazioa
-aldizkariak
-liburuak
-audioak (laster)
-bideoak
-loturak

Historia

Presoen Aldeko Taldeak (PAT) delakoak 2003an sortu ziren izen horrekin. Urte asko lehenago, existitzen ziren dagoeneko Euskal Herriko eskola unibertsitario gehienetan biolentzia poliziala, kontrol soziala eta batez ere ikasle presoen egoera salatzeko jaiotako talde antierrepresiboak.

Espainiar Estatuak Amnistiaren Aldeko Batzordeak (Gestoras pro-Amnistía) legez kanpo utzi zituenean, aipatutako talde hauek eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua orokorrean oso ahulduta gelditu ziren talde asko desagertu eta martxan segitu zutenen arteko kontaktuak galdu zirelarik.

Bizkaian hiru talde gelditu ziren bakoitza bere izen eta dinamika propioekin: EPAP San Mamesen, IPAB Leioan eta Etxera Deustun. Gutxinaka, talde hauek kontaktuak izaten hasi ziren ekintza eta kanpaina bateratuak antolatzeko. Horrela, zenbait batzarren ostean, 2003 urtean batu eta Presoen Aldeko Taldeak izena hartzea erabaki zen.

Urte hauetan, jende desberdinarekin izandako kontaktu desberdinak medio, talde desberdinak sortu ditugu Ibaeta, Gasteiz, UPNA, Sarriko, Magisteritza eta La Casillan, unibertsitateko antolakunde antierrepresibo moduan sendotuz.