-PATen albisteak
-nortzuk gara
-taldeak
-historia
-lan ildoak
-argazkiak
-kontaktua


-AAM
-Askatasuna
-Etxerat
-EPPK
-Ibaetako Foroa
-kolaboratzaileak
-bestelakoak


-eguneko albisteak
-informazioa
-aldizkariak
-liburuak
-audioak (laster)
-bideoak
-loturak

Lan ildoak

Momentu politiko oso garrantzitsua bizitzen ari gara, izan ere, gatazkararen konponbiderako beharra gizarte osoak aldarrikatzen duen momentu politikoa dugu honakoa. Beraz, euskal gizarteak errepresio molde desberdinen ezartzearen kontra agertzen den honetan Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eginkizuna inoiz baino legitimoagoa da egun.

Gure ekinbidearen zutabeak:
-Gatazkaren konponbiderako oinarri demokratikoak finkatzea eta gizarteratzea prozesuaren berme sistema gisa. Gatazkaren konponbiderako prozesua demokratikoa izan dadin errepresaliatuen aitortza politikoa, errepresio molde guztien bukaera eta urratutako eskubideen itzultze demokratikoa eman behar da.

-Erantzun dinamika: Konponbiderako oztopo diren errepresio molde eta jarrerak gizarteratzea.

Oinarri hauetatik abiatuz, PATen lana lau zutabetan bana daiteke:

Presoak
Giza eskubideen errespetua aldarrikatzerik estatus politikora pasatu gara. Indar berezitua egiten dugu ikasteko eskubidearen inguruan, izan ere, gertutik ezagutzen dugun egoera honetatik abiatuta estatus politikoa aldarrikatzea errazago suertatzen baitzaigu. Hilabeteetako azken astean -asteazken edo ostegunetan- mobilizazioak burutzen dira herrietako Azken Ostiraleko mobilizazioekin bat eginez.

Iheslariak
Iheslarien izaera politikoa eta euren itzuleraren beharra aldarrikatzen dugu Euskal Herriko gatazka politikoaren konponbidearen parte izan daitezen. Horretarako, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) jasaten dituen erasoak salatzen dira: estradizioak, euro-aginduak, konfinamenduak, deportazioak...

Askatasuna demokratikoak
Indar okupatzaileen indarkeria eta prozesu demokratiko baten gauzapenerako Euskal Herritik alde egiteko ezinbestekotasuna gizarteratzen dugu. Bestalde, gatazkaren konponbiderako oztopo diren Entzutegi Nazionala, polizia-kazetarien jokabidea, kameren ezarpena, seguratak eta abarrak salatzen ditugu.

Elkartasuna eta asistentzia
Konponbide demokratikoaren bidean, preso eta iheslarien biziraupen duinerako baliabideak ziurtatzea premiazko zeregina da. Estatuen gerra estrategiak egundoko kostu ekonomikoa eragiten du eta gutxi batzuren gainean eror ez dadin, Amnistiaren Aldeko Mugimenduari dagokio elkartasunaren alde ekonomikoa zein politikoa asetzea. Unibertsitatearen kasuan, apunteak helarazten zaizkie presoei, eta matrikulatzeko aukera ez dutenentzat kurtso desberdinak antolatzen dira.