PORTADAALBISTEAKNORTZUK GARAEKIMENAKARGAZKIAKLOTURAKKONTAKTUARSS
Nortzuk gara


Presoen Aldeko Taldeak (PAT) delakoak 2003an sortu ziren izen horrekin. Urte asko lehenago, existitzen ziren dagoeneko Euskal Herriko eskola unibertsitario gehienetan biolentzia poliziala, kontrol soziala eta batez ere ikasle presoen egoera salatzeko jaiotako talde antierrepresiboak.

Espainiar Estatuak Amnistiaren Aldeko Batzordeak legez kanpo utzi zituenean, aipatutako talde hauek eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua orokorrean oso ahulduta gelditu ziren talde asko desagertu eta martxan segitu zutenen arteko kontaktuak galdu zirelarik.

Bizkaian hiru talde gelditu ziren bakoitza bere izen eta dinamika propioekin: EPAP San Mamesen, IPAB Leioan eta Etxera Deustun. Gutxinaka, talde hauek kontaktuak izaten hasi ziren ekintza eta kanpaina bateratuak antolatzeko. Horrela, zenbait batzarren ostean, 2003 urtean batu eta Presoen Aldeko Taldeak izena hartzea erabaki zen.

Urte hauetan, jende desberdinarekin izandako kontaktu desberdinak medio, talde desberdinak sortu ditugu Ibaeta, Gasteiz, Arangoiti eta La Casillan, unibertsitateko antolakunde antierrepresibo moduan sendotuz.

Momentu politiko oso garrantzitsua bizitzen ari gara, izan ere, gatazkararen konponbiderako beharra gizarte osoak aldarrikatzen duen momentu politikoa dugu honakoa. Beraz, euskal gizarteak errepresio molde desberdinen ezartzearen kontra agertzen den honetan Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eginkizuna inoiz baino legitimoagoa da egun.

Gure ekinbidearen zutabeak:
-Gatazkaren konponbiderako oinarri demokratikoak finkatzea eta gizarteratzea prozesuaren berme sistema gisa. Gatazkaren konponbiderako prozesua demokratikoa izan dadin errepresaliatuen aitortza politikoa, errepresio molde guztien bukaera eta urratutako eskubideen itzultze demokratikoa eman behar da.

-Erantzun dinamika: Konponbiderako oztopo diren errepresio molde eta jarrerak gizarteratzea.

Oinarri hauetatik abiatuz, PATen lana lau zutabetan bana daiteke:

Presoak
Giza eskubideen errespetua aldarrikatzerik estatus politikora pasatu gara. Indar berezitua egiten dugu ikasteko eskubidearen inguruan, izan ere, gertutik ezagutzen dugun egoera honetatik abiatuta estatus politikoa aldarrikatzea errazago suertatzen baitzaigu. Hilabeteetako azken astean -asteazken edo ostegunetan- mobilizazioak burutzen dira herrietako Azken Ostiraleko mobilizazioekin bat eginez.

Iheslariak
Iheslarien izaera politikoa eta euren itzuleraren beharra aldarrikatzen dugu Euskal Herriko gatazka politikoaren konponbidearen parte izan daitezen. Horretarako, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) jasaten dituen erasoak salatzen dira: estradizioak, euro-aginduak, konfinamenduak, deportazioak...

Askatasun demokratikoak
Indar okupatzaileen indarkeria eta prozesu demokratiko baten gauzapenerako Euskal Herritik alde egiteko ezinbestekotasuna gizarteratzen dugu. Bestalde, gatazkaren konponbiderako oztopo diren Entzutegi Nazionala, polizia-kazetarien jokabidea, kameren ezarpena, seguratak eta abarrak salatzen ditugu.

Elkartasuna eta asistentzia
Konponbide demokratikoaren bidean, preso eta iheslarien biziraupen duinerako baliabideak ziurtatzea premiazko zeregina da. Estatuen gerra estrategiak egundoko kostu ekonomikoa eragiten du eta gutxi batzuren gainean eror ez dadin, Amnistiaren Aldeko Mugimenduari dagokio elkartasunaren alde ekonomikoa zein politikoa asetzea. Unibertsitatearen kasuan, apunteak helarazten zaizkie presoei, eta matrikulatzeko aukera ez dutenentzat kurtso desberdinak antolatzen dira.

BEREZIAK







PUNTUEUS DOMEINUA

DESTINOAK
Euskal Preso Politikoen destinoak: info
Espetxeen helbideak: info
AGENDA
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- iraila: informazioa
>> EPPKren agiria

Irailak 11, larunbata
Manifestazio nazionala Bilbon.
Denontzat eskubide guztiak Euskal Herri osoan!
>> informazio gehiago
>> atxikimenduak
>> abestia [mp3]

Irailak 24, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.

Irailak 26, igandea
Bat Egin Eguna Altsasu-Urdiainen.
Eskubide zibil eta politikoen aldeko jaia.
>> informazio gehiago

Irailak 27, astelehena
Gudari Eguna.

Irailak 29, asteazkena
Azken Asteazkena. Mobilizazioak unibertsitatean.

Urriak 16, larunbata
Autodeterminazioaren aldeko jaialdi nazionala Ordizian.
Autodeterminazioa gauzatzeko unea iritsi da!
>> informazio gehiago
LOTURAK







LA HAINE SAREA







COPYLEFT 2010 | MUNDURAT SAREAN OSTATATUA